Submit to FacebookSubmit to Google BookmarksSubmit to Twitter

Zubia

1562. URTEKO ZUBIA

"Sunbillako zubia 1562. urtean eraiki zen, jada 40 urte zituen zurezko bertze zubi zahar baten toki berdinean. Kontseilu errealak 1551. urterako agindu zuen zubiaren eraikitzea, baina arrazoi ezberdinengatik 11 urtez gibelatu ziren lanak.
1625 eta 1643. urteetan Bidasoa errekak jasandako gorakada bortitzak izan zirela eta Sunbillako zubiak 2 hondamendi nabarmen pairatu zituen, bietan erdiko arku nagusiak bere pilak barne galduz.
Sunbillako harrizko zubia garrantzi estrategiko handikoa zela uste da, berritze lan hoiek Nafarroako merindade ezberdinen artean ordaindu baitziren uhaldeko bi aldi horietan.
Izan ere, Gipuzkoa eta Frantzia aldera pasatzeko bide erreala zen Sunbilla, Arantza, Igantzi eta Lesakako herriak barne zirelarik. Bertatik ibiltari eta soldadu ugari pasatzen zen India eta bertzelako herrietara armak eramaten zituzten kostaldean zeuden hornitzaileengana iristeko. XVIII. mendean oraindik ere garrantzi handia izaten jarraitzen zuen, zubiaren suntsipenean pentsatu baizen frantsesen inbasioa eta erasoa sahiesteko.
1987.urtean guziz zaharberritua izan zen zubia; halaber 1992an bertze zubi berri bat eraiki zen Sunbillako bi auzo ezberdinak lotzeko eta harrizko zaharra lasai utzi eta egoera onean mantentzeko."

Francisco Javier Latasa Alzuri