Submit to FacebookSubmit to Google BookmarksSubmit to Twitter

Alkatesaren agurra

Ongi etorri Sunbillako Udalaren webgunera. Gure helburua, internetek eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliz herritarrongana hurbiltzea da. Horrela, udal zerbizuak erabiltzeko tresna garrantzitsu bat bihurtzea gustatuko litzaiguke, edozeinek behar ditzakeen kontsultak egiteko aukera izanez eta ez hori bakarrik, baizik eta zuen iritziak, iradokizunak edota proposamenak uzteko modua izan dezazuen.

Sunbilla, berezko nortasuna duen herria da baina garai berrietara egokitzen dakiena. Horregatik webgune hau horren erakusleihoa izaten saiatuko da guztion topagune izanez.

Goza ezazue “bidaia” hau gurekin eta, noski, kanpotarrei gure herria zuzenean ezagutzera gonbidatzen zaituztet. Bertan adeitasun osoz hartuko zaituztegu.

Agur bero bat,