Submit to FacebookSubmit to Google BookmarksSubmit to Twitter

Datu orokorrak

LABURBILDUZ

  • IZEN OFIZIALA
  • JENTILIZIOA
  • ERKIDEGOA
  • MERINDADEA
  • ESKUALDEA
  • HARANA
  • EREMUA
  • GARAIERA
  • DISTANTZIA
  • POSTA KUTXATILA
  • BIZTANLERIA
  • DENTSITATEA
  • HIZKUNTZA
  • Sunbilla
  • Sunbildarra
  • Nafarroako Foru Erkidegoa
  • Iruñeko merindadea
  • Malerreka
  • Leringo Doneztebeko harana
  • 10,33 Km²
  • 106 m.
  • 56,3 Km. (Iruñera)
  • 31791
  • 670 (2010ko errolda)
  • 69,01 bizt/Km²
  • %87 euskalduna, %10 erdalduna, %3 elebiduna

KOKAPENA

Sunbillako herria Nafarroako ipar-mendebaldean kokatua dago, 121-A nazionalaren bide bazterrean. Iparraldetik Igantzi eta Etxalarrekin egiten du muga, hegotik Ituren, Doneztebe, Elgorriaga eta Bertizaranarekin (azken honekin ekialdetik baita) eta mendebaldetik Arantza eta Iturenekin.

TOPONIMIA

Sunbilla herriko lehendabiziko aztarnak 1280 urtekoak dira, Husumbil bezala agertzen baita idatzitako zenbait dokumentutan. XIV. mendean Sombill eta Sumbil izenekin agertzen da eta XVII. mendean jada hasten dira gaur egungoa den Sumbilla deituraren lehendabiziko adibideak aipatzen.

Jatorria euskalduna da: Usun + bilUsun , osin (putzu) hitzaren bertako euskalkiaren aldaera da eta bil, biribil (borobil) hitzaren aldaki laburtua.

Euskaraz Sunbilla, gazteleraz Sumbilla, 1989ko Urtarrilaren 31an erabaki zen Sunbilla izatea herriaren izendapen ofiziala.